[ Deskribapena ]
Gabiria, GOIEKI eta GOITUR-ek antolatutako Goierriko Begiratokien Ibilbidearen barne aurkitzen da.
Begiratokien ibilbidea, Altzagako auzoa den Altzagaratetik (1) hasiko dugu. Andra Mari ermitan, izen bereko XV mendeko Ama Birjinaren irudia ikusi ondoren, aurrean ditugun bista zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu, horretarako ezarri den seinalearen aurrean kokaturik. Altzagaratetik Gaintzarako bidea ibilbide errez eta polit baten bitartez egin dezakegu.
Altzagarate utzi eta Ordiziako Oianguren (2) parkera igoko gara (Ordizia-lndustrialdea irteera hartu eta tunel gainetik pasatuz, parkerako bidea seinaleztatzen duen bidean gora joango gara). Bisitarientzako atseden leku bilakatu den parke hau, Fray Andres de Urdaneta kosmografo eta itsasgizon haundiaren jaiotetxea izan zen. Parke honek egun atsegin bat pasatzeko aukera ezin hobeak eskaintzen dizkigu. Bertatik 2 kilometrora, paseo errez bat eginez Lazkaomendiko begiratokira iritsiko gara. Lazkaomendira kotxez joateko, N-1 errepidera itzuli beharko dugu, bertan Lazkaoko irteera hartuz; errepide honetan kilometro bat egin ondoren ezkerretara Lazkaomendira doan bidea hartuko dugu. Lazkaomendik (3), gure bailarako sinboloa bihurtu den Txindoki mendia eta Aralarreko mendizerraren ikuspegi hoberena du.
Lazkaora itzuliz, ondorengo begiratokia dagoen herrira abiatuko gara, Olaberria (4) hain zuzen ere. Olaberria, bere bista zoragarriengatik, Goierriko balkoia bezala ezagutzen da. Eliza inguruan jarri duten barandatik eskualdeko mendi paregabe eta garrantzitsuenak diren Txindoki eta Aizkorri ikusten dira. Ibilbidearen ondorengo puntua Zerain (5) da. Nekazal herri polit honetara iristeko N-1 errepidera itzuliko gara, Gasteizerako norabidea hartuz. N-1 errepidea, Idiazabal Segura irteeran utziko dugu. Zerainen, ostatu aurrean utziko dugu kotxea. Bertatik Segurako herria ez ezik, Idiazabalgo mendiak, Txindoki eta Beasaingo Usurbe ere begiztatzen dira. Zeraingo herriak, begiratoki eder batekin batera, beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu: XVIII. mendeko kartzela, Larraondoko zerrategi hidraulikoa, museo etnografikoa.... Ibilbideari jarraituz, bide berdinetik itzuliko gara Mutiloara joateko; ba ina pena merezi du Otatza sagardotegiaren parean kotxea utzi eta 50 metro Barbariserako bidea hartuz, Erdi Aroko hirigunea mantendu izan duen Segura herriaren bista zoragawiak ikusteko aukera eskaintzen duen tokira gerturatzea. Segura berriro zeharkatuz, Mutiloako bidegurutzea hartuko dugu eta herri honetara iristean, Lierniako tontorrera igoko gara, bertatik bista zoragarriak ikusteko asmoz. Bista hauetaz gain, Lierniako Ama Birjinaren ermita bisitatuko dugu: ermita honetara umeak izateko arazoak dituzten emakume asko hurbiltzen dira. Ondorengo herria Gabiria (6) da. "Gabiria leku guztietatik agiri", honela ezagatzen dugu tontor tontorrean geliditzen den nekazal herri txiki polit hau; Lierniako auzoan dagoen Gabiriarako seinalea jarraituz iritsiko gara hona.
INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU: GOITUR telefonoa: 943 161 823