Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gaztelania

Gabiriako ezkutua

Turismoa

Gabiriak, bere garaieraren ondorioz, bista apartak ditu ikusgai, inguruko zenbait herrietako bistekin batera, Aizkorri eta Txindoki gailurren bistak azpimarra daitezke.

Halaber, arte eta kultura arloko puntu interesgarriak ere baditu, hala nola, Andre Mari Jasokundearen Eliza, Udaletxea, Ostatua, Agirre-Enea (Simonenea) Etxea, Ardantzako Estela... Herrigunetik kanpo Aztiria auzoa dago, bertan Santa Marina ermita eta pagoz inguraturiko plaza nabarmenduz. Beste auzo bat Alegia dugu, eta bertan Urkamendi pikota aurki dezakegu.

Euskal gastronomiaz gozatzeko hainbat jatetxe daude: herrigunean bat, eta Aztiria auzoan beste bi aurki daitezke. Sagardaotegi-Jatetxe bat ere badago.

Gabiriak ingurune aparta eskeintzen du lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko. Oinezko ibilaldiek, naturarekin bat eginez, bertako bazterrak ezagutzera ematen dizkigute.

Gipuzkoako probintziaren erdigunean kokaturik, bertatik ibilaldiak egin daitezke mendira (Aizkorri eta Txindoki), nahiz itsasaldera (Donostia, 50 km-tara). Bilbo, Guggenheimaren erakargarritasunarekin, 81 km-tara aurkitzen da. Gasteiz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, 74 km-tara dago, Iruñea 77 km-tara eta Baiona 96 km-tara aurkitzen da.

OSTALARITZA DIREKTORIOA

Jatetxeak

Aztiria Erretegia
Aztiria Auzoa, z/g
Tfnoa. 943 73 36 22
Bentalehor Jatetxea
Aztiria Auzoa, z/g
Tfnoa. 943 73 00 94
Korta Jatetxea-Sagardotegia
Zuazola Azpikoa Baserria
Tfnoa. 943 88 71 86
Ostatu Jatetxea
Gabiria gunea, z/g
Tfnoa. 943 88 79 13

OSTATUAK

Baztarrika Nekazal Turismoa
Baztarrika Baserria.
Ugarana Behekoa Auzoa
Tfnoa. 943 88 30 44

gabiria.net web gunearen gaineko informazioa