Gabiriako udalerria Gipuzkoako lurraldearen erdialdean kokaturik dago, Goierri eskualdean barneratua. Ondoko herriak ditu mugakide : iparraldetik Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldetik Mutiloa, ekialdetik Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegi eta mendebaldetik Legazpi
Eztanda ibaiak lurraldea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du, eta Beasaindik gertu Oria ibaiarekin bat egiten du. Santa Luzia errekak herria mugatzen du ipar-ekialdetik eta Ormaiztegin Eztandarekin bat egiten du.
14,9 km2-ko azalera du eta 414m-ko garaiera herri gunean, baina mendebalderutz garaiera gehiagotuz doa Aizeleku mendiaren 812m-etara eta Trapalata mendiaren 634 m-etara iritsi arte. Herrian beste hainbat muino aurki ditzakegu, adibidez, Pagoeder eta Murgil.
Udalerrira iristeko Ormaiztegitik Gi-3381 errepidea har daiteke, edo baita ere Gi-3540 errepidea Ormaiztegi-Legazpi (Motxorro), edo Aztiria Auzora joatekoa Gi-3520 errepidea (Legazpi-Segura).
Landareriaren % 66 basoek osatzen dute, eta % 32 belardiek, herriaren azalera guztiarekiko.
Bertako klima epel eta hezearen ondorioz, urte osoan dituen tenperatura nahiko epelak ditugu eta prezipitazio ugariak dira.
| Herria | Gabiriatik distantzia |
|---|---|
| Donostia-San Sebastián | 50 km. |
| Bilbo | 81 km. |
| Vitoria-Gasteiz | 74 km. |
| Iruña-Pamplona | 77 km. |
| Baiona | 96 km. |
| Madril | 407 km. |
| Izena | Hiria |
|---|---|
| Hondarribia | Donostia-San Sebastián |
| Foronda | Vitoria-Gasteiz |
| Loiu | Bilbo |