Erdi Aroan eginiko eraikuntza, XVII. eta XVIII. mendeetan berritua izan zen lehen aldiz. Ondoren XIX. mendean eta azken berrikuntzak 1999. urtean burutu dira : teilatua berritzea, barnealdearen konponketa, erretaularen errestaurazioa...
Hiru nabe ditu, aldemenetakoak estuagoak izanez.
Bere hastapenetatik gelditzen dira atari erromanikoa, ojibalerako transiziokoa, eta absideko gurutzeria-ganga. Portada gotikoa da, arku zorrotz bat eta lau arkiboltarekin.
Altarea gotikoa da eta Andre Mariaren XV. mendeko taila bat gordetzen da.
Ganga berria 1740an eraikia izan zen, eta XVIII mendearen erdialdera Altare Nagusiko erretaula txurrigereskoa muntatu zen (Tomas eta Miguel de Jauregiren lana).
San Rokeri eskeinitako altarea barrokoa da. Dorrea berriz, 1748koa da.
Organoa XIX. mende hasierakoa da.
Aztiriako Auzoan kokatua.
Nabe bakarra du, kañoi-erdiko gangarekin. Erretaulan Santa Marinaren irudia bereiztu daiteke, eta bere gainean, erretaula errematatzen duen horma-konka batetan San Joseren irudia ikus daiteke. Korua, sakristia eta aitorlekua ditu. Aldemeneko pareta batean, Arantzazuko Ama gurtzen den horma-konka bat aurkitzen da. Guzti hau, XIX. mendean berreraikia izan zen.Orain dela 100 urte inguru, guztiz eraberritua izan zen eraikuntza hau.
Oinplano karratuko etxetzarra, dirudienez garai bateko dorretxe baten gainean erakia izan zen. Atzeko fatxadan ikus daitezke aipatu dorretxearen hondarrak. Azpimarragarriak dira, arkupeko arku karpanela (gaur egun itxia), modilloiak, fatxada nagusiko armarria, eta atzekaldeko fatxadako ojiba lehiate bikiak, (mainelik gabeak), Erdi Aroko oroitgarri. Gaur egun perratokia dauka.
Laukiluze erako oinplanoa du eta teilatua bi isuritakoa da. Manposteriazko hormak ditu, karez zurituak, eta iskinak eta bao marko edo uztarriak harlanduzkoak dira. Bigarren solairuaren parean, egurrezko hegalkin jarrai bat aurkezten du, molduratutako harlanduzko harburuak ditu euskarri gisa. Gailurrean, burdin forjatuzko gurutze bat ikus daiteke. Baoen antolamendua simetrikoa da. Altura : 3 oin.
Bi metro baino gehiagoko harrizko eraikuntza. Bi eskailera-mailatan oinarrituriko zutabe batez konposatua dago, eta lau lehoi buruz osaturiko gurutzaduraz horniturik, kono-formako erremate batekin, eta burdinezko gurutze batean amaitua. XV. eta XVI. mendeetako jaunek gaizkileak zigortzeko erabiltzen zuten.
Harrizko hilarri antropomorfikoa. Gipuzkoan oso gutxi kontserbatzen dira. Bi aldeetatik landua dago. 1992. urtean, berriztatua izan zen desagertuta zegoen oinarria berrezarriz. Gabiria guneko plazan dago kokatua.