Aintzina herriko festak Andra Mari Jasokundearen ohoretan egiten ziren, abuztuaren 15ean.
1775ean onartutako akordio baten ondorioz San Roke egunera, abuztuak 16, luzatu ziren, Gabiriako abereak izurrite batetatik babestuz santuak eginiko mirari bat eskertzeko asmoz.
Gaur egun abuztuaren 14tik 17ra ospatzen dira. San Roke-Txiki egunean, abuztuak 17, herri-merienda bat izaten da; udalak ardo banaketa egiten du herriko zagiardotik.
Uztailaren 18an, Santa Marinaren omenez.
Uztailaren 22an, Santa Magdalenaren omenez.
San Lorenzo Jaiak, abuztuaren 10ean.
Udaberrian ospatzen da apirilean edo maiatzean. Hainbat ekintza burutzen dira aste beteren barruan : antzerkia, hitzaldiak, ikusentzunezko emanaldiak, etab...
Aipagarria da, Kultur Astearen barne ospatzen den "Bertsolari Gazteen Txapelketa". 1971tik ospatzen da eta hainbat bertsolari ezagunek, bertan eman zituzten beren lehen urratsak.
Azaroko azkenaurreko igandean ospatzen da. Errezil Sagar Txapelketaz gain baserriko produktuen azoka ere izaten da.