Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gaztelania

Gabiriako ezkutua

IRAGARKIA

TXAKURRAK EDUKITZEARI BURUZKO ARAUTEGIA

TXAKURRAK EDUKITZEARI BURUZKO ARAUTEGIA

Udaletxean kexa batzuk jaso direnez, txakurrek herriko gune publikoetan eta abar eragindako kalte eta eragozpenei buruz, dagoen arautegia gogoratzea erabaki da. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak hiru puntu desberdin xedatzen ditu:

Alde batetik, hiri barruko bide eta gune publikoetan, eta baita eraikin kolektiboen gune komunetan ere, txakurrak kontrolatuta eraman beharko dira, beraien ezaugarrietara egokitutako kate edo uhal bati lotuz , hau gehienez 2 metrokoa izango delarik.

Bigarrenik, debekatuta dago txakurren kakak bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, lorategietan, eta oro har, apaindurarako eta pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea.

Hirugarrenik eta azkenik, Kode Zibilaren 1905. artikuluan ezarritakoaren arabera, txakurra-ren edukitzailea edo hartaz baliatzen ari dena izango da txakurrak sortzen dituen kalte, galera eta arazoen erantzulea; baita txakurrak alde egin badio edo galdu egin bazaio ere.

Beraz, Gabiriako Udalak txakurrak dauzkatenei eskatzen diete, zuzen bete dezatela aipatutako arautegia.

Gabiria, 2009ko urria.

    gabiria.net web gunearen gaineko informazioa