Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gaztelania

Gabiriako ezkutua

Kokalekua

Gabiriako udalerria Gipuzkoako lurraldearen erdialdean kokaturik dago, Goierri eskualdean barneratua. Ondoko herriak ditu mugakide : iparraldetik Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldetik Mutiloa, ekialdetik Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegi eta mendebaldetik Legazpi.

Eztanda ibaiak lurraldea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du, eta Beasaindik gertu Oria ibaiarekin bat egiten du. Santa Luzia errekak herria mugatzen du ipar-ekialdetik eta Ormaiztegin Eztandarekin bat egiten du.

14,9 km2-ko azalera du eta 414m-ko garaiera herri gunean, baina mendebalderutz garaiera gehiagotuz doa Aizeleku mendiaren 812m-etara eta Trapalata mendiaren 634 m-etara iritsi arte. Herrian beste hainbat muino aurki ditzakegu, adibidez, Pagoeder eta Murgil.

Udalerrira iristeko Ormaiztegitik Gi-3381 errepidea har daiteke, edo baita ere Gi-3540 errepidea Ormaiztegi-Legazpi (Motxorro), edo Aztiria Auzora joatekoa Gi-3520 errepidea (Legazpi-Segura).

Landareriaren % 66 basoek osatzen dute, eta % 32 belardiek, herriaren azalera guztiarekiko.

Bertako klima epel eta hezearen ondorioz, urte osoan dituen tenperatura nahiko epelak ditugu eta prezipitazio ugariak dira.

Herritik hiri nagusietara errepidez joateko tarteak
Herria Gabiriatik distantzia
Donostia-San Sebastián 50 km.
Bilbo 81 km.
Vitoria-Gasteiz 74 km.
Iruña-Pamplona 77 km.
Baiona 96 km.
Madril 407 km.
Gertuko aireportuak
Izena Hiria
Hondarribia Donostia-San Sebastián
Foronda Vitoria-Gasteiz
Loiu Bilbo
Kakaleku-mapa

gabiria.net web gunearen gaineko informazioa