Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gaztelania

Gabiriako ezkutua

Datu ekonomikoak

Nekazaritza eta abeltzantza alde batetara utziak izan dira industrializazioaren ondorioz. Baserri gehienak minifundistak (10 ha. baino gutxiago) dira. Bertako biztanleek industrian dihardute, nekazaritza eta abeltzantza iharduera osagarriak baizik ez dira.

Gabiriako landareriaren % 66 basoek osatzen dute, eta % 32 belardiek. Lur-landuak berriz % 2 dira. Azken hauetan abereentzako elikagaiak eta etxeko kontsumorako edo inguruko azoketan saltzen diren barazkiak ekoizten direlarik.

Abeltzantzari dagokionez, iharduera nagusia artzantza da eta ondoren abelgorriak, behor, txerri eta ahuntzak aurkitzen dira.

Industriari buruz, azpiramarratu behar da, industria eta tailer txikien izaera, herri mailakoa eta familiarra dela. Maila honetako industriak ezinezkoa du herritar guztiei lanpostua eskaintzea, ondorioz, biztanle askok inguruko herrietako industrian lan egiten du.

ESTABLEZIMENDUAK JARDUERA-ADARREN ARABERA
Jarduera Establezimendu Kopurua
Industria eta Energia 11
Eraikuntza 2
Merkataritza, Ostalaritza eta Garrarioa 10
Banka, Aseguruak eta Enpresa Zerbitzuak 1
Bestelako Zerbitzuetako Iharduerak 6
GUZTIRA 30
ENPLEGUA GUZTIRA 131

Gaur egun ia ez dago merkatal zerbitzurik, barazki, arraultze, gazta etab... gisako produktuen salmenta salbuetsiz. Merkatal izaerako beharrak inguruko hiriguneetan asetzen dira: Ormaiztegi, Beasain, Ordizia, Zumarraga...

gabiria.net web gunearen gaineko informazioa